XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bat batean, aldamenera isil isilik hurbildu zitzaien SEAT 127 baten sabeletik gizonezko bat irten eta berariengana etortzen ikusi zuten lagun biek.

Ondorago zenean...

Sinetsi ere! Bidart detektibea bera ez zen, bada!.

Itsasoko uhinetatik erensuge bat agertu izan balitz, ez zatekeen Gotzon hain txundituta geldituko.

Gauon, Jainkoak... eseri al naiteke zuen ondoan? galdetu zuen detektibeak irriño maltzur batekin.

Zer nahi... Esaera bukatzeko hitzik gabe gelditu zen Iñaki, bere lagunaren aurpegi gorrotodun, zurbila ikusita.

Baina erantzunaren zain egon gabe Bidart lasai eseri egin zen aulkiaren ertze batetan barretxoz esanez: Isilik dagoenak baietz esaten emen du eta eseri egingo naiz, hemendik holako ikuspegi ederra ikusten bait da.

Bi adiskideak isilik. Gotzonen aurpegia igeltsuaren zuritasuna hartzen ari zen.

Illargiak bere argiizpiez begitarteko kolorea jaten ari zitzaiola ematen zuen.

Benetan toki egokia aukeratu duzue, jarraitu zitzaion Bidart trufazko doinua areagotuz.

Besteak isilik... beldurgarrizko isilaldia.

Buruhausteak kentzeko itsashaizea oso onuragarria dela entzun izan ohi dut beti... erantsi zuen detektibeak.

Jauna, esan zion Iñaki Sarasketak ahots beteaz baina ezti oker ari zara kristau bat horrela amorraraziz.

Zer? Nik inor amorrarazi? Nor? Ez, ez... ni sendagilea naiz, besterik ez erantzun zion Bidartek.

Haunditsuak berez zolitu eta lehertzen ez ba dira, irazi egin behar!.

Gotzon eserlekutik jaiki egin zen.

Begiak haundi haundi zeduzkan.

Liluratuta balego bezala, zorabioak emana, sakelatik Star pistola bat atera eta haren muturra Bidartengana zuzendu zuen.

Jauna, zoaz, zoaz, zoaz! esan zuen gero eta gorago.

Eta hitz bakoitzarekin batera anima-zati bat errotik ateratzen zitzaiola zirudien.

Iñaki beldurrarren zuhaitz egina zegoen.

Barka, Gotzon... baina lehendabizi gauzatxo bat, bat bakarra galdetu behar dizut.

Zorion Epelde neskatxa ederra...